Salgai arriskutsuen segurtasun ikuskatzailea

Salgai arriskutsuak garraiatzeari edo garraio mota honi loturik, kargatu edo deskargatu egiten duten enpresek, derrigorrez, segurtasun ikuskatzaile bat izendatu behar dute (urriaren 8ko 1566/99 Errege Dekretua). Segurtasun ikuskatzaile hau enpresa bertakoa edo kontratatua izan daiteke, beti ere, formazio ziurtagiria beharrezkoa izango duelarik.

Segurtasun ikuskatzaileek enpresa batean egondako salgai arrikutsuen garraio jardueeri buruzko txosten bat egin behar dute urtero.

OFIGRINek segurtasun ikuskatzaile zerbitzua eskaintzen du, bere lan garrantzitsuenak hauek direlarik:

  • Salgai arriskutsuen garraioaren inguruko eragiketei buruzko aholkularitza.
  • Salgai arriskutsuen garraioaren inguruko jarduerei buruzko urteko txostena prestatzea.
  • Istripurik gertatuko balitz, enpresa zuzendaritzari zuzendutako istripu txostena idaztea.
  • Behar izanez gero, administrazio publikoetako nagusiekin lan egitea.