Hondakinen kudeaketa
OFIGRINek hondakin ekoizleen eta hondakinen kudeatzaile baimenduen arteko bitartekaritza lanak burutzen ditu. Hondakinen bolumenak elkartuz, tratamendu prezioak negoziatzen ditu, horrela prezio hobea lortuz. Hori hondakinaren tratamenduari dagokionez, eta hondakinaren garraioari dagokionez berriz, OFIGRINek zamak konpartituz betetzen ditu kamioiak, horrela garraioaren kostea merkeagotuz. Era horretan, enpresa guztiek lortzen badute ere abantaila, enpresa txikiak dira onura gehien eskuratzen dutenak, hauek duten negoziazio ahalmena ez baita horren handia.
Eusko Jaurlaritzak OFIGRINi hondakin arriskutsuak IKS-eeM sistemaren bitartez kudeatzeko baimena eman dio: hondakinen onartze eskaerak, lekualdatze jakinarazpenak, kontrol eta segimenduko dokumentua etab. enpresen izenean betetzeko baimena, alegia.
Hondakinen 10/1998 Legearen arabera, OFIGRINek hondakinak ondo identifikatuak izateko beharrezkoak diren etiketak egiten ditu, eta kudeatutako hondakin bakoitzaren erregistroa ere bideratzen du.
OFIGRINek Erakunde ofizialekin bete beharreko izapide administratiboak burutzen laguntzen du: beste izapide batzuen artean, ekoizle txiki gisa izen ematea, hondakin arriskutsuen urteko deklarazioa, hondakin arriskutsuak minimizatzeko ikerketa etab.
OFIGRINen bidez, edozein motatako hondakinak kudeatu daitezke, baina ondorengo hondakin hauekin egiten du lan gehien:
- Disolbatzaile ez halogenatuak
- Pintura hondakinak disolbatzaileekin
- Pintura, berniza… hondakinak gogortuta
- Pintura kabinako urak
- Taladrina
- Plastikozko ontzi hutsak
- Metalezko ontzi hutsak
- Kutsatutako xurgatzaileak
- Etab.