ISO 14000: 2004
Erakundeek, geroz eta gehiago, ingurugiroa mantentzeko egiten duten lana kanpoan ere ikustea nahi dute, beren aktibitate, produktu eta zerbitzuak kontrolatuz, ingurugiroan izan dezaketen eragina murriztuz. OFIGRINek enpresa hauei Ingurumen Kudeaketa Sistema bat ezar dezaten aholkatzen die (ISO 14004:2004 arauaren arabera).
Ziurtapena lortzeko lehen fasea enpresaren ingurugiro diagnosi bat egitea da, honek erakundearen abiapuntua ezagutzeko laguntza ematen duelarik. Diagnosi horretatik ateratako informaziotik, ziurtapena lortzeko beharrezkoa den dokumentazioa lantzen da: prozedurak, erregistroak, fluxu-diagramak, organigrama etab.
Ingurumen Kudeaketa Sistema martxan dagoela ikusitakoan, OFIGRINek barne auditoretza bat egiten du, Ingurumen Sistema egokia dela egiaztatzeko.
Lanaren fase honetan, entitate baimendu batek ziurtagiria lortu nahi duen enpresa ikuskatzen du, azken helburu bezala, ISO 14001:2004 arauan oinarritutako ziurtagiria lortuz.